2009/05/27

Gaurko klasean aurkezpenak entzun eta ikusi ahal izan ditugu. Talde bakoitzak atzo egindako ikasgai honi buruzko ibilbidea aurkeztu du.
Batzuk IKT lanean zentratu dira, beste batzuk ikasgai osoa laburtu dute...
Aurkezpen hauek interesgarriak izan dira.
Amaieran ikastaroari bukaera eman diogu.

Bukatzeko, esango nuke, uste baino askoz ere gusturago egon naizela ikasgai honetan eta gauza asko ikasi ditudala. Egindako lanarekin oso gustura geratu gara eta bideoak izugarri gustatu zaizkit. Orain besteen bideoak kuxkuxeatuko ditut, ea nolako bideoak egin dituzten azkenean!
Egia esan, batzuetan amorrualdi batzuk ere izan ditugu, batez ere, bideoak igotzeko garaian, baina orokorrean asko ikasi dut eta gustura geratu naiz ikasgaiarekin.

Azkenik esan, gure lan guztiak eskubiko zutabean klikatuz ikus ditzakezuela!
Ongi izan !

2009/05/26

Azkenean, asko kosta eta gero lortu dugu bideoa osorik igotzea!!!

Untitled from Idoia on Vimeo.

Gaurko klasean magis TB-ko bideoa igotzen bukatzeaz gain, ikastaro honetako ibilbidea bergogoratzeko power pointeko aurkezpen bat egin dugu, biharko klasean gelakideei azaltzeko erabiliko dugularik.


2009/05/22

Pelutxe proiektuaren lanerako egin dugun bideoa aurkezten dizuet jarraian. Urretxuko Gainzuri ikastetxeko Elisa irakaslearen laguntza izan dugu, berari egin bait genion elkarrizketa.


2009/05/20

Gaurko klasean magis telebistarako inbitazioa bidali digu Joxemik.
Guk gure bideoa ezin dugula youtube-ra igo azaldu diogu, 10 min baino gehiago ditu eta ez digu uzten igotzen. Joxemik beste aukera bat eskaini digu:
http://www.archive.org/index.php
baina hemen ere ez digu uzten igotzen. Erabiltzailearen arazoa izan litekela eta, bere ordenagailutik igotzen saiatu gara.

Peaktika onak egiteko, pelutxeak aukeratu genuen eta irakaslearen elkarrizketarekin eta argazki batzuekin bideo bat osatu dugu. Gaur bukatu dugu klasean eta gustura geratu gara gure lanarekin. Orain blogetara igotzea falta zaigu.

2009/05/19

Gaur taldekideok ez gara klasera joan. Izan ere, pelutxe proiektuaren inguruko lana egin dugu. Gainzuri ikastetxera joan gara eta 5 urteko haurren irakasle bati bideo bat grabatu diogu, pelutxe proiektuari buruzkoa. Izan ere, Gainzuri ikastetxean pelutxe proiektua lantzen da.

Ondoren argazki batzuekin, bideoarekin... bideo bat montatzen ibili gara, baina arazotxo bat izan dugu eta bihar saiatuko gara konpontzen.
Hona hemen gainzuriko pelutxeak! Ze politak e?


KAMILE
De gainzuri


BRAULIO
De gainzuri


ALAKO
De gainzuri

2009/05/18

MATRIKULAZIO KANPAINIA NICARAGUAN
Hona hemen MAGIS TBrako egin dugun bideoa.




Bideoa egiteko Mondragon Unibertsitatean Haur Hezkuntza ikasten ari diren lau ikaslerekin elkartu ginen, hain zuzen, Axi, Leire, Maddi eta Anerekin.

Nicaraguan egon ziren urtarrila eta martxoa bitartean praktikaldia betetzen, izan ere, Mondragon Unibertsitateak horretarako aukera eskaini zien.

Nicaraguako errealitatea zein zen aztertu ondoren, zer egin gabe geratzerik izan ez zutenez, hango haurren aldeko matrikulazio kanpainia bat jarri zuten martxan. Baina, Euskal Herrira iritsi arte ez dute gauza handirik egiteko aukera izan.

Proiektu honek ez du oiartzun handirik izan ikasle hauen baliabideak ez direlako onenak, hau da, ez dute bide ekonomikorik kanpainia ezagutara emateko, publizitatea egiteko. Horregatik, interesgarria eta beharrezkoa ikusi dugu proiektu honetan euren lanaren berri ematea.

Ahal dugun neurrian lagundu nahi dugu, eta bideo honen bidez laguntza eskatzen dizuegu.

Haur asko ez dira eskolara joaten euren gurasoek ezin dutelako eskola ordaindu, baina guri ez zaigu ezer kostatzen. Urtebeteko matrikula 30€takoa da. Beraientzat ezagutza eta esperientzia berriak lortzeko auekra paregabea da, eta guri ez digu inolako gasturik suposatzen.

Beraz, hemendik laguntza eskatu nahi dizuet. Interesik baduzue jarri zaizte beraiekin harremanetan, horretarako bi bide dituzuelarik. Alde batetik, blog bat jari dute martxan, http://etagukzergatikez.wordpress.com/. Bertan ikasle hauek zenbait gauzen berri ematen digute. Bestalde helbide elektronikoa ere badutela esan behar da. Edozer nahi izanez gero etagukzergatikez@gmail.com helbidera idatzi eta haiek jarriko dira zuekin harremanetan.

Mila esker laguntzeko intentzioa duzuen guztioi. Jakin batek bakarrik ezin duela asko egin, baina denon artean gogor lan egiten badugu, mundu korapilotsu hau aldatuko dugula.

Bideoa Axi, Leire, Ane eta Maddiri eskaini nahi diegu, zuek bezalako jende gutxi dagoelako munduan, eta zuen izaera iraultzaileari esker beste mundu bat lortuko dugulako.

2009/05/13

Gaurko klaseari hasiera emateko magis telebistaz hitz egin dugu. Gelako batzuen ideiak jakinarazi dizkigu irakasleak eta interesgarria izan da.

Honen ostean, gure IKT-en lanaren berri eman diogu Joxemiri. Izan ere, guk IKt-en lana blog baten bidez aurkeztea pentsatu dugu. Berta ikus ditzakezue, gure lanaren nondik norakoak.
http://iktakaztertzen.blogspot.com

De ikt


Magis tb-z ere aritu gara Joxemirekin eta gure ideia azaldu diogu. Praktiketan Nikaraguan egon diren ikasle batzuek sortutako proiektu batetaz joango da bideoa eta Joxemiri ongi iruditu zaio. Gaur bertan joango gara Eskoriatzara bideoa grabatzera! Ea nolakoa irteten den!

2009/05/12

Gaurkoan Andoaingo Aita Larramendi ikastolako irakasle bat etorri zaigu eta Txanela eta Ikasys proiektuez hitz egin digu.
Hasiera batean hezkuntzaren xedeaz aritu da eta berau ikasleei bizitza guztirako baliagarri izango diren oinarrizko baliabideak eskaintzea dela azaldu digu.
Modu honetan jarraian aipatzen ditudan konpetentziak lortu beharko dira. Besteak beste, elkarrekin bizitzen, egiten eta ekiten, komunikatzen, ikasten eta norbera izaten ikasi beharko dute. Beraz, bizitza osorako baliagarri diren konpetentziak dira eta eskolan, arloetan integratuz lantzen eta garatzen dira.

Normalean ikas materialen bidez egiten da hau baina orain arte ez bezala, IKTak bizitzarako beharrezkoak diren baliabide bezala jarri dira legez.
IKT-en ezagutzan eta erabileran, beraz, trebatu behar ditugu ikasleak. Beste arlotan bezala, IKT-en erabileran ere "irteera profila" definitu zuten, 16, 12, 10.. urteei begira.

Hasieran aipatu bezala txanela proiektuaz eta Ikasys hitz egin digu sakonki.
De gainzuri


www.txanela.net

Izugarri gustatu zait txanela proiektuaz azaldu duena eta IKT-ek hartzen dute tokia. Aurretik zertxobait ezagutzen nuen arren oso interesgarria iruditu zait.
Web orrialdean jarduerak eta IKtek betetzen duten funtzioa azaldu dizkigu. Jarduera hauetako batzuk IKt-en erabilera eskatzen dute. Irakasle bakoitzak bere gelara egokitutako edo bere gelarako baliagarri zaizkion jarduerak aukeratzen ditu.
Lehen aipatu bezala, LHan lantzen da.

De ikt


Ikasys proiektuaz ere hitz egin digu eta azalpen batzuk eman dizkigu. Ikasys oroimena, errepikapena eta memoria eskatzen duten lanak burutzeko erabilzten da eta hauek erabiltzen laguntzen du. Jarduera mota hauek asko errepikatuz gero memorizatu egiten dira eta ez dira hain errentagarriak. Ikasysen bitartez jarduera oso konkretuak egiten direla azldu zigun.
Aurretik bagenekien moduan, ordenagailu txiki batzuen bidez egiten da eta banakako lana izaten da.

De gainzuri


Gai bakoitzean astean ordu erdiz ibiltzen dira, hau da, egunero ordu erdiz eta egun bakoitzean ikasgai ezberdin bat lantzen da. Beraz, aipatu bazla arlo desberdinetan memoria, ulermena eskatzen duten jarduerak lantzen dira.
Esan duenez, lortzen den emaitza garrantzitsuena haur bakoitzak lortzen duen autonomia maila da eta gainmera bakoitzaren erritmora ere egokitu daiteke. Segituan nabaritzen da haur baten abilezia arlo honetan. Hasieran haurrek asko galdetzen dute baina aurrerago, haur bakoitzak konpontzwen ditu arazoak eta autonomia lortzen du.
Blog bati buruz ere hitz egin digu, bazkardoko txokoa dena.

De ikt




Interneten ibili naiz eta ikasys proiektuari buruzko hainbat bideo aurkitu ditut.




Lazkaoko San Benito ikastola


Egia esan, bai txanela eta ikasys oso interesgarriak iruditu zaizkit eta abantailak badituztela iruditzen zait.

2009/05/11

Gaur nere bloga hobetzeko asmoz hasi naiz lanean. Horretan nenbilela, ikastetxe bateko blogean sartzeko aukera izan dut eta bertan agertzen zena izugarri gustatu zait. Blog horretan ikastetxe horretako ekintzak, irteerak... agertzen dira eta interesgarria iruditu zait. Gainera bideo eta argazki pila daude!
Hauetako bat edo beste jarriko dut, zuek ikus dezazuen!



Hona hemen beste bideo bat. Ikusten denez lan pila egitean dute eta euren bloga oso ongi antolatuta dute.



Teknologien integrazioaz ere bideo interesgarri bat aurkitu dut, ikus ezazue!

- More amazing videos are a click away

2009/05/06

Gaurko klasean, hasieran, gure blogez aritu gara. Joxemik euretaz duen iritzia eman digu eta hobetzen saiatu gara.
Ondoren irakasle bat etorri zaigu hitzaldi bat ematera.
Irakasleen formazio jarraiaz arduratzen dira, hauen artean teknologien integrazioaz.
Irakasle gutxi dira formazio honetan sartu direnak eta gutxiago Haur Hezkuntzan.

"Apadrinamiento digital"-az hitz egin digu; eta aukera bat da. Ikasle erdiak gela arruntean daude eta besteak informatika gelan. Modu honetan, ipuinen bat idazten bada gelan, informatika gelan daudenek presentazio baten bidez edo aurkeztuko dute. Irakalsearentzat ere errazagoa da gela bitan banatuta dagoelako eta bikoteka lan egiten dutelako.

Ondoren gure praktiketako egonaldian, Haur hezkuntzan teknologiak duen tokiaz hitz egin dugu. Geletan ordenagailuak dauden, internetera konexioa duten, zein momentutan, haurrak horretaz jabetzen diren, editorialak zeuden edo ez...

Teknologiak benetan integratzen saiatzen dira eta ikastetxe batzuk sartu dira bertan. Honela ikastetxeen arteko komunikazioa ere bermatzen da eta teknologiak haurren heziketan benetan aukerak zabaltzeko balio duela erakutsi nahi dute. Proiektu kolaboratibo bat da eta bakoitzaren praktika hobetzea du helburu.

Plataforma bat dute http://infantilinvestiga.wikispaces.com da. Sar zaitez kuxkuxeatzera!

De ikt


Gaurko hitzaldia ere interesgarria izan da, guretzako ere beste esperientiza eta modu batzuk ezgutzea garrantzitsua delako. Gure ikuspuntua geroz eta gehiago zabaldu, orduan eta aukera gehiago izango dugu nahi duguna eta gure onerako erabiltzeko.

2009/05/05

Gaur Amara Berri ikastetxeko hitzaldia izan dugu eta egia esan, oso interesgarria izan da. Bertako bi irakasle etorri dira, aholkularia eta hedabidea eramaten dituena.
Hasiera batean Amara Berri proiektuari buruz hitz egin digute. Proiektu berriztatzailea dela azaldu digute. Eskolak bizipen global bat eskaintzan duela eta ikasleen aprendizaia gauza txiki batzuetatik zabalagoetara zuzentzen dute, hau da, proiektu globala da. Beraz, Amara Berri gizartetxo moduko bat da eta lan guztiek " zertarako" bat dute. Deparatamentuetan lan egiten dute.
Ondoren, azaldutakoa hobeto ikusteko eta errealitatea ikusteko, bideo bat ikusi dugu. Bertan departamentuen eta hedabideen funtzionamendua ikusteko aukera izan dugu.
Bideoaren ostean, Amandok ( hedabideen arduradunak), hauen funtzionamendua azaldu digu.
Hedabideen barnean irratia, telebista, txiki weba eta egunkaria sartzen dira eta lehen aipatu bezala, lan guztiek zertarako natural bat izan behar dutenez, hedabide hauek horretarako erabiltzen dira.
Lan hauek burutzeko IKT-ak ( eskanerrak, ordenagailuak, bideo kamerak...) erabiltzen dituzte eta haurrek euren kabuz ikasten dute hauek erabiltzen. Modu natural batean ikasten dute, egiten ikasten dute eta hau guztia aurrera eraman ahal izateko antolakuntza oso garrantzitsua da.

Ikasleek bi hilabetez behin bi egun igarotzen dituzte hedabideetan eta aldatzen joaten dira. Horrela ikasle guztiak txiki web, telebista, egunkaria... ezagutzeko eta erabiltzeko aukera izaten dute. Aiapagarria da ere, irakaslearen rola, haurrek bakarrik, hau da, irakaslea gainean egon gabe ikasten dute erabiltzen.
Haurrek binaka egiten dute lan eta aurreko egunean ikasi zuen ikasleak, hurrengo egunean beste bati erakutsiko dio; beraz, euren arteko aprendizaia izango da.

Hitzaldia oso interesgarria iruditu zait eta IKT-ak lantzeko oso aukera ona iruditu zait. Hedabideak izugarri gustatu zaizkit eta egunkaria, irratia.. baliabide egokiak iruditu zaizkit. Hori bai, harrigarria iruditu zait, lan handia eskatzen du eta eurek esan dute moduan, antolaketa oso garrantzitsua da. Antolaketa on bat izatea ezinbestekoa da haurrak hedabide guztietatik pasatzeko eta euren arteko aprendizaia egiteko. Hala ere, ohituta gauden metodologietatik urrun geratzen da eta gauza batzuk harrigarriak iruditu zaizkit, hori bai, beti ere, positiboki.
Beraz, hitzaldia bikaina izan da eta ikasteko aukera izan dugu.

http://amaraberri.org/topics/intro/

Amara berri proiektuko bideo bat sartzea ere egokia iruditu zait

2009/04/29

Gaurko klasean, hurrengo asteko saioan, teknologiaren inguruko azalpen batzuk ematera irakasle bat etorriko dela esan digu Joxemik.
Talde bakoitzak aukeratu duen ikastola eta gaiak jakinarazi dizkiogu.
Saioari hasiera emateko, Amara berriko bideo bat ikusi dugu. Bertan Txiki web-ari buruz hitz egiten da.

De gainzuri


Txiki web-a txoko bat da eta bi ordenagailu daude eta lau ikasle egoten dira bertan. Irratian adibidez, haurrek euren ipuinak irakurtzen dituzte eta grabatu egiten dituzte; ondoren txiki web-ean txintxilikatzeko. Editoreek ongi etorria egiten dute, lerro batzuk idatzi eta argazkiren bat jarri. Eskanerra ere erabiltzen dute, Haur Hezkuntzako haurrek egindako marrazkiak txiki web-ean zintzilikatzen dituzte. Lana ongi antolatuta izaten dute eta orri batean idazten dute egin behar dena edo txiki webean aterako dena. Irakasleak ez ditu klase magistralak ematen, arazo teknikoak konpontzen laguntzen die eta egin bahrrekoa gogorarazten die.
Astero egindako lana baloratzen da eta haurrei agiri bat ematen zaie euren lana baloratzeko.

Klikatu hemen bideoa ikusi nahi izanez gero: Amara Berri txiki web

2009/04/28

Gelakideen blog batzuk begiratzen ari nintzela, Naiararen blogean sartu eta Jakintza ikastolako Ikasyz proiektuari buruzko bideo interesgarri bat ikusi dut. Bertan proiektu honi buruzko ikasle eta irakasleen iritziak agertzen dira eta nire blogean ere jartzea erabaki dut.


ikt


Picasa albumak saltseatu ostean, argazki bat igotzea egokia iruditu zait
Hasieran gaurko klasean eta biharkoan egingo duguna azaldu digu Joxemik eta jarraian, hainbat gauza azaldu dizkigu.
Nik ordenagailua pizterakoan arazo bat izan dut baina konpondu dugu.
Klaseari hasiera eman diogu eta Picasa web albumetan saltseatzen ibili gara. Honen bidez argazkiak gure blogean jar ditzakegu eta erabilgarria iruditu zait. Guk gure blogean jartzeko aukera ere izan dugu.
Ondoren, web quest-a zer den ikusteko aukera izan dugu eta web quest ezberdinak ikusi ahal izan ditugu. Esan genezake, unitate didaktiko birtual antzekoak direla. Hauen artean asko gustatu zait " denok jatera!" edo "todos a comer" izeneko unitate didaktikoaren web quest-a. Web quest honetan hainbat puntu azaltzen dira. Hona hemen sarrera!

De ikt

2009/04/22

Irakasleak izango garenez, egunetik egunera aldatzen ari den testuinguru batean lan egin behar dugu. Beraz, testuinguru hau ezagutu eta bertan parte hartu beharko dugu. Horretarako, aldaketa berriei aurre egin behar diegu eta ahalik eta prestatuen egon kasu hauetan aurrera egiteko.
Irakaslearen ustetan bideoekin lan egitea izan liteke bide bat. Honako eskema jarraituz dezakegu: bideoaren deskripzioa, mezuaren analisia, resonantzia (iritzi pertsonala eraikitzea), elkarrizketa (besteen iritziak entzuteko eta horiekin adosteko edo ez) eta konklusioa.

2009/04/21

Aste santuko oporren ondoren, berriz ere klasera etorri gara.
Hasieran gure lanei buruz galdetu du irakasleak eta digitalizazioaz eta interakzioaz aritu da hizketan.
Ondoren IKT-ak zer diren eta zertarako balio duten azaldu digu. IKT-ak komunikazio eta informaziorako teknologiak dira eta helburu garantzitsuena ez da teknologia ikastea. Tekonologia ez da errepikatzearen ondorioz ikasten, komunikazioaren bidez baizik. Hau da, ezagutza baldintzk, kontzeptuak... erlazionatzen, antolatzen, konpartitzen... ikasten da. Gainera, elkarrekintza ordenagailu eta pertsonen artekoa izango da, ez ordenagailu eta pertsona baten artekoa bakarrik.
Irakasle batek teknologia aldetik, gaitasun minimo batzuk menperatu bahrko ditu. Beste zenbaiten artean, testu prozesadoreak, software askeak eta hezkuntza atariak izango ditugu. Azken hauek hezkuntza munduan garrantzitsuak direla iruditzen zait.
Aurrerago. konstruktibismoaz eta teknologiaz aritu gara. Eskola tradizionalaren eta konstruktibisteran aldeak ere ikusi ahal izan ditugu taula batean.

2009/04/01

IKT-REN AZTERKETAN ALDAKETAK
Atzo azaldu nizuen IKT-ei buruzko lana Urretxuko bi eskolekin burutuko genuela, baina gaurkoan ideiaz aldatu dugu. Izan ere, taldekide bat Ordiziakoa da eta bere eskola lan honetan sartzea gustatuko litzaiokela adierazi digu, horregatik Ordiziako Jakintza iakstola ere aztertuko dugu.


Beraz, hirugarren eskola hau lanean sartzen badugu honakoak izango dira aztertuko ditugun eskolak. Urretxuko Gainzuri ikastetxea, Urretxu-Zumarragako ikastola eta lehen esandako, Ordiziako Jakintza ikastola.



Ideia ona iruditu zaigu hirugarren eskola sartzea azterketa honetan, aztertuko dugu errealitatearen esparrua zabalagoa delako. Gainera, herri ezberdinetako errealitateak aztertzeko eta konparatzeko aukera iznago dugu.


Beraz, hau da momentuz IKT-een lanari buruz esan dezakeguna. Gure azterketan aurrera egin ahal blog honetan edota taldeko beste kideen blogetan gure emaitzak ikusi ahal izango dituzue.

Bigarren bideoa

Bigarren bideoan gauzak zertxobait aldatu dira eta teknologiaren aurkezpena ez da hain zoragarria izan, hau da, ez dute aurrekoa bezala, itsu itsuan saldu.
Teknologiak gauza asko aldatu dituela esan dute eta hori begi bistakoa da. Hala ere, bakoitzak konsziente izan behar duela esan dute eta hori guretzat ezinbestekoa da. Lehen esan bezala, kritiko izan behar dugu eta ongi jakin behar dugu non gabiltzan eta noraino erabiliko dugun.
Beraz, bigarrenenean ere teknologiaren aldeko apostua egin dute baina askoz ere zentzudunagoak izan dira.

Alfabetizatze berriak

Teknologia hezkuntzan ( bideoa)

Bideo hau ikusi dugu gaur klasean eta ondoren denon arteko hausnarketa egin dugu talde handian. Ondoren talde txikitan bildu gara eta bideoaz dugun iritzia jakinarazi diegu taldekideei. Gelan azaldu diren ideia askorekin bat etorri gara baina ohikoa den bezala, zaila da denekin bat etortzea.
Argi dago, teknologiak aukera asko eskaintzen dituela baina bideoa gehiegizkoa iruditu zaigu. Izan ere, bideoan denak polita dirudi baina errealitatean gauzak ez dira hain errazak. Teknologia hainbesterako erabilita, bidean gauza asko galtzen direla iruditzen zaigu. Hala ere, badakigu teknologiak aurrera egingo duela eta hezkuntzarako ere baliabide egoki bat izango dela. Hori bai, kritikoak izan beharko dugu eta komeni zaigun bezala erabiliko dugu; beti ere, beste baliabideekin uztartuko dugularik.
Haurren heziketan baliagarria iruditzen zaigu beraz, baina beti ere puntu bateraino, hau da, guretzat izugarrizko garrantzia du haurren arteko harremanak eta askotan beldurra ematen du teknologia horrenbesteraino sartzeak.
Beraz, garrantzitsuena teknologia hori erabiltzen jakitea eta zertarako erabiliko dugunaz konsziente izatea izango da garrantzitsuenetarikoa.

2009/03/31

IKT-REN AZTERKETA (SARRERA)
Teknologia berrien benetazko azterketa bat egiteko asmoz, Idoia Aizkibel, Naiara Garmendia eta Aitor Gabirondo, Haur hezkunztako ikasleak, bildu gara urretxuko bi eskoletako IKT egoera alderatzeko, hain zuzen ere, Gainzuri ikastextea eta Urretxu-Zumarraga ikastola.

Lan hau, hurrengo hilabetetan burutuko dugu. Lehenik eta behin, konparatu nahi ditugun alderdiak zehaztu beharko ditugu taldekideon artean, informazio egokia jaso ahal izateko.

Prioektu honi IKT-AK URRETXUN izenburua jarri diogu, eskolak Urretxun daudelako.

Gure ustez, oso garrantzitsua da IKTaren erabilera eskoletan, izan ere, ikastetxeko irakasleek nahiz ikasleek erabilera egokia emanez gero, baliabide osagarri aparta da.

Egia esan, taldekide guztiok ez dugu gaitasun bera teknologien arloan. Baina hau ez da arazo bat izango, teknologiak atsegin dituen taldekidea laguntzeko eta dakiena besteekin konpartitzeko prest dagoelako.

Taldekide guztiok dugu informatika ezagutza minimo bat. Denok menderatzen ditugu Microsoft Officeko hainbat programa, besteak beste, Word edo Power Point. Posta elektronikoa ere denok erabiltzen dugu, eta gutxienez bakoitzak bi kontu ezberdin ditu, alde batetik pertsonala eta beste alde batetik unibertsitatekoa.

Derrigorrezko bigarren hezkuntzan emandako informatika saioek ez digute ezagutza maila gehiegi zabaldu, horregatik, bakoitzak bere kontu ikasi behar izan du. Hori dela eta, taldekideon artean hainbat ezberdintasun ditugu ezagutza mailan.

2009/03/25

2009-03-25

Gaur lehenengo klase teorikoa izan dugu. Hasiera batean teknologia berrien inguruko inkesta bat bete dugu, hau da, ezagutzen genituen edo ez jarri dugu. Egia esan, ikasgai honetan interneten inguruan gauza berriak ikastea espero dut; konturatu bainaiz hainbat gauza ez ditudala ezagutu ere egiten.
Honen ostean, denon artean teknologi berrien inguruko iritziak ematen aritu gara, bakoitzak bere usteak jende aurrean azaldu ditu. Niri dagokidanez, teknologia berriek abantaila eta desabantailak dituztela argi dago eta horregatik, ahalik eta probetxu gehien ateratzen saiatu behar gara. Gaur egungo gizartean ezin dugu teknologiengandik atzean gelditu eta gutxiago eskola munduan. Hala ere, kritikoak izan behar gara eta komeni denean erabili behar dira. Gauzak asko errazten dituzte eta behin erabilera ezagututa, bakoitzaren esku egongo da non jarri muga edo zertarako edo noraino erabili.
Beraz, dauden aukerak ezagutzea ezinbestekoa da eta modu inteligente batean erabiltzea ere oso garrantzitsua izango da. Hala ere, esan bezala, erabili aurretik ezagutu egin behar dira.

2009/03/24

Iepa!

Gaur lehenengo klasea izan degu teknologia berrietan. Hasieran ikasgaiaren nondik norakoez aritu gara, moodlen eta elkarrikertuz-en sartu gara. Ondoren Google-n beste erabilpen batzuk ikasi ditugu eta blog bat ere sortu dugu! Gaurko klasea interesgarria izan da, hainbat gauza ikasi ditut, batipat blogen kontua asko gustatu zait.