Gaur lehenengo klase teorikoa izan dugu. Hasiera batean teknologia berrien inguruko inkesta bat bete dugu, hau da, ezagutzen genituen edo ez jarri dugu. Egia esan, ikasgai honetan interneten inguruan gauza berriak ikastea espero dut; konturatu bainaiz hainbat gauza ez ditudala ezagutu ere egiten.
Honen ostean, denon artean teknologi berrien inguruko iritziak ematen aritu gara, bakoitzak bere usteak jende aurrean azaldu ditu. Niri dagokidanez, teknologia berriek abantaila eta desabantailak dituztela argi dago eta horregatik, ahalik eta probetxu gehien ateratzen saiatu behar gara. Gaur egungo gizartean ezin dugu teknologiengandik atzean gelditu eta gutxiago eskola munduan. Hala ere, kritikoak izan behar gara eta komeni denean erabili behar dira. Gauzak asko errazten dituzte eta behin erabilera ezagututa, bakoitzaren esku egongo da non jarri muga edo zertarako edo noraino erabili.
Beraz, dauden aukerak ezagutzea ezinbestekoa da eta modu inteligente batean erabiltzea ere oso garrantzitsua izango da. Hala ere, esan bezala, erabili aurretik ezagutu egin behar dira.
2009/03/25
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario