MATRIKULAZIO KANPAINIA NICARAGUAN
Hona hemen MAGIS TBrako egin dugun bideoa.
Bideoa egiteko Mondragon Unibertsitatean Haur Hezkuntza ikasten ari diren lau ikaslerekin elkartu ginen, hain zuzen, Axi, Leire, Maddi eta Anerekin.
Nicaraguan egon ziren urtarrila eta martxoa bitartean praktikaldia betetzen, izan ere, Mondragon Unibertsitateak horretarako aukera eskaini zien.
Nicaraguako errealitatea zein zen aztertu ondoren, zer egin gabe geratzerik izan ez zutenez, hango haurren aldeko matrikulazio kanpainia bat jarri zuten martxan. Baina, Euskal Herrira iritsi arte ez dute gauza handirik egiteko aukera izan.
Proiektu honek ez du oiartzun handirik izan ikasle hauen baliabideak ez direlako onenak, hau da, ez dute bide ekonomikorik kanpainia ezagutara emateko, publizitatea egiteko. Horregatik, interesgarria eta beharrezkoa ikusi dugu proiektu honetan euren lanaren berri ematea.
Ahal dugun neurrian lagundu nahi dugu, eta bideo honen bidez laguntza eskatzen dizuegu.
Haur asko ez dira eskolara joaten euren gurasoek ezin dutelako eskola ordaindu, baina guri ez zaigu ezer kostatzen. Urtebeteko matrikula 30€takoa da. Beraientzat ezagutza eta esperientzia berriak lortzeko auekra paregabea da, eta guri ez digu inolako gasturik suposatzen.
Beraz, hemendik laguntza eskatu nahi dizuet. Interesik baduzue jarri zaizte beraiekin harremanetan, horretarako bi bide dituzuelarik. Alde batetik, blog bat jari dute martxan, http://etagukzergatikez.wordpress.com/. Bertan ikasle hauek zenbait gauzen berri ematen digute. Bestalde helbide elektronikoa ere badutela esan behar da. Edozer nahi izanez gero etagukzergatikez@gmail.com helbidera idatzi eta haiek jarriko dira zuekin harremanetan.
Mila esker laguntzeko intentzioa duzuen guztioi. Jakin batek bakarrik ezin duela asko egin, baina denon artean gogor lan egiten badugu, mundu korapilotsu hau aldatuko dugula.
Bideoa Axi, Leire, Ane eta Maddiri eskaini nahi diegu, zuek bezalako jende gutxi dagoelako munduan, eta zuen izaera iraultzaileari esker beste mundu bat lortuko dugulako.
2009/05/18
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario