Bideo hau ikusi dugu gaur klasean eta ondoren denon arteko hausnarketa egin dugu talde handian. Ondoren talde txikitan bildu gara eta bideoaz dugun iritzia jakinarazi diegu taldekideei. Gelan azaldu diren ideia askorekin bat etorri gara baina ohikoa den bezala, zaila da denekin bat etortzea.
Argi dago, teknologiak aukera asko eskaintzen dituela baina bideoa gehiegizkoa iruditu zaigu. Izan ere, bideoan denak polita dirudi baina errealitatean gauzak ez dira hain errazak. Teknologia hainbesterako erabilita, bidean gauza asko galtzen direla iruditzen zaigu. Hala ere, badakigu teknologiak aurrera egingo duela eta hezkuntzarako ere baliabide egoki bat izango dela. Hori bai, kritikoak izan beharko dugu eta komeni zaigun bezala erabiliko dugu; beti ere, beste baliabideekin uztartuko dugularik.
Haurren heziketan baliagarria iruditzen zaigu beraz, baina beti ere puntu bateraino, hau da, guretzat izugarrizko garrantzia du haurren arteko harremanak eta askotan beldurra ematen du teknologia horrenbesteraino sartzeak.
Beraz, garrantzitsuena teknologia hori erabiltzen jakitea eta zertarako erabiliko dugunaz konsziente izatea izango da garrantzitsuenetarikoa.
2009/04/01
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario