2009/05/05

Gaur Amara Berri ikastetxeko hitzaldia izan dugu eta egia esan, oso interesgarria izan da. Bertako bi irakasle etorri dira, aholkularia eta hedabidea eramaten dituena.
Hasiera batean Amara Berri proiektuari buruz hitz egin digute. Proiektu berriztatzailea dela azaldu digute. Eskolak bizipen global bat eskaintzan duela eta ikasleen aprendizaia gauza txiki batzuetatik zabalagoetara zuzentzen dute, hau da, proiektu globala da. Beraz, Amara Berri gizartetxo moduko bat da eta lan guztiek " zertarako" bat dute. Deparatamentuetan lan egiten dute.
Ondoren, azaldutakoa hobeto ikusteko eta errealitatea ikusteko, bideo bat ikusi dugu. Bertan departamentuen eta hedabideen funtzionamendua ikusteko aukera izan dugu.
Bideoaren ostean, Amandok ( hedabideen arduradunak), hauen funtzionamendua azaldu digu.
Hedabideen barnean irratia, telebista, txiki weba eta egunkaria sartzen dira eta lehen aipatu bezala, lan guztiek zertarako natural bat izan behar dutenez, hedabide hauek horretarako erabiltzen dira.
Lan hauek burutzeko IKT-ak ( eskanerrak, ordenagailuak, bideo kamerak...) erabiltzen dituzte eta haurrek euren kabuz ikasten dute hauek erabiltzen. Modu natural batean ikasten dute, egiten ikasten dute eta hau guztia aurrera eraman ahal izateko antolakuntza oso garrantzitsua da.

Ikasleek bi hilabetez behin bi egun igarotzen dituzte hedabideetan eta aldatzen joaten dira. Horrela ikasle guztiak txiki web, telebista, egunkaria... ezagutzeko eta erabiltzeko aukera izaten dute. Aiapagarria da ere, irakaslearen rola, haurrek bakarrik, hau da, irakaslea gainean egon gabe ikasten dute erabiltzen.
Haurrek binaka egiten dute lan eta aurreko egunean ikasi zuen ikasleak, hurrengo egunean beste bati erakutsiko dio; beraz, euren arteko aprendizaia izango da.

Hitzaldia oso interesgarria iruditu zait eta IKT-ak lantzeko oso aukera ona iruditu zait. Hedabideak izugarri gustatu zaizkit eta egunkaria, irratia.. baliabide egokiak iruditu zaizkit. Hori bai, harrigarria iruditu zait, lan handia eskatzen du eta eurek esan dute moduan, antolaketa oso garrantzitsua da. Antolaketa on bat izatea ezinbestekoa da haurrak hedabide guztietatik pasatzeko eta euren arteko aprendizaia egiteko. Hala ere, ohituta gauden metodologietatik urrun geratzen da eta gauza batzuk harrigarriak iruditu zaizkit, hori bai, beti ere, positiboki.
Beraz, hitzaldia bikaina izan da eta ikasteko aukera izan dugu.

http://amaraberri.org/topics/intro/

Amara berri proiektuko bideo bat sartzea ere egokia iruditu zait

1 comentario:

  1. etiketak non?
    itxura oso ona dauka, baina argazki, link, bideo gehiago sartuko nituzke eta zuen taldekideen izena ere
    joxemi

    ResponderEliminar