2009/03/31

IKT-REN AZTERKETA (SARRERA)
Teknologia berrien benetazko azterketa bat egiteko asmoz, Idoia Aizkibel, Naiara Garmendia eta Aitor Gabirondo, Haur hezkunztako ikasleak, bildu gara urretxuko bi eskoletako IKT egoera alderatzeko, hain zuzen ere, Gainzuri ikastextea eta Urretxu-Zumarraga ikastola.

Lan hau, hurrengo hilabetetan burutuko dugu. Lehenik eta behin, konparatu nahi ditugun alderdiak zehaztu beharko ditugu taldekideon artean, informazio egokia jaso ahal izateko.

Prioektu honi IKT-AK URRETXUN izenburua jarri diogu, eskolak Urretxun daudelako.

Gure ustez, oso garrantzitsua da IKTaren erabilera eskoletan, izan ere, ikastetxeko irakasleek nahiz ikasleek erabilera egokia emanez gero, baliabide osagarri aparta da.

Egia esan, taldekide guztiok ez dugu gaitasun bera teknologien arloan. Baina hau ez da arazo bat izango, teknologiak atsegin dituen taldekidea laguntzeko eta dakiena besteekin konpartitzeko prest dagoelako.

Taldekide guztiok dugu informatika ezagutza minimo bat. Denok menderatzen ditugu Microsoft Officeko hainbat programa, besteak beste, Word edo Power Point. Posta elektronikoa ere denok erabiltzen dugu, eta gutxienez bakoitzak bi kontu ezberdin ditu, alde batetik pertsonala eta beste alde batetik unibertsitatekoa.

Derrigorrezko bigarren hezkuntzan emandako informatika saioek ez digute ezagutza maila gehiegi zabaldu, horregatik, bakoitzak bere kontu ikasi behar izan du. Hori dela eta, taldekideon artean hainbat ezberdintasun ditugu ezagutza mailan.

2009/03/25

2009-03-25

Gaur lehenengo klase teorikoa izan dugu. Hasiera batean teknologia berrien inguruko inkesta bat bete dugu, hau da, ezagutzen genituen edo ez jarri dugu. Egia esan, ikasgai honetan interneten inguruan gauza berriak ikastea espero dut; konturatu bainaiz hainbat gauza ez ditudala ezagutu ere egiten.
Honen ostean, denon artean teknologi berrien inguruko iritziak ematen aritu gara, bakoitzak bere usteak jende aurrean azaldu ditu. Niri dagokidanez, teknologia berriek abantaila eta desabantailak dituztela argi dago eta horregatik, ahalik eta probetxu gehien ateratzen saiatu behar gara. Gaur egungo gizartean ezin dugu teknologiengandik atzean gelditu eta gutxiago eskola munduan. Hala ere, kritikoak izan behar gara eta komeni denean erabili behar dira. Gauzak asko errazten dituzte eta behin erabilera ezagututa, bakoitzaren esku egongo da non jarri muga edo zertarako edo noraino erabili.
Beraz, dauden aukerak ezagutzea ezinbestekoa da eta modu inteligente batean erabiltzea ere oso garrantzitsua izango da. Hala ere, esan bezala, erabili aurretik ezagutu egin behar dira.

2009/03/24

Iepa!

Gaur lehenengo klasea izan degu teknologia berrietan. Hasieran ikasgaiaren nondik norakoez aritu gara, moodlen eta elkarrikertuz-en sartu gara. Ondoren Google-n beste erabilpen batzuk ikasi ditugu eta blog bat ere sortu dugu! Gaurko klasea interesgarria izan da, hainbat gauza ikasi ditut, batipat blogen kontua asko gustatu zait.